Memorial Carnival – eus

Intergalactic Memorial Carnival for DAVID GRAEBER

2020ko URRIAREN 11 IGANDEA. DAVID GRAEBEREN OMENEZO IHAUTERI INTERGALAKTIKOA

Hauxe, bapatean eta ezustean utzi gintuen David Graeber bakar eta errepikaezinaren izpirituaren omenez mundu osoan zehar burutuko den oroimen- ihauterian gurekin bat egiteko gonbidapena da. Gonbita Nika haren emaztearengandik eta lagun taldetxo batengandik dator.

David kolore ilunekin jantzitako lagun hurbil talde txiki baten goraipamen luzeekin desoroso sentituko litzateke. Aitorpen pertsonalagatik baino iraultzarako eta mundua hankaz gora jartzeko bizi zen norbait izaki, iraganean eta harengan erdiratutako hileta goibel batek, David bizirik baino trakets sentiaraziko luke. Eta orain, David-ek gure bizitzetan utzitako hutsunearekin, inoiz ez da izango bere ideiak gogora ekartzeko baino hoiek bizitzeko une egokiagorik. David-entzat anarkismoa “zuk egitea duzun zerbait” zen identitate bat baino, beraz izpiritu zirikatzaile pragmatiko horrekin, David-en omenezko ihauteri bat antolatzea erabaki dugu; etorkizunari begirakoa: etorkizun misteriotsu eta jostagarria, elkartasunez gainezka egiten duena. Ihauteriaren xedeetako bat heriotzaren aurrean barre egitea da, egoera izugarrietan egin daitekeen gauzarik eraginkorrena izan daitekeena. Denok dakigunez David-ek txantxa atsegin zuen. Zinez haren azken hitzak txantxa bat izan ziren.

David katu baten antzekoa zen, bizitza asko zituen. Jendeak harekin topo egiten zuenean, twitter bidez edota haren liburuak irakurtzean edo haren hitzaldietan, asko eta asko unean bertan haren lagun min, familia zabalaren kide eta solaskide bihurtzen ziren. David-en lagunen artean elkarrekin aurrez aurre inoiz topo egingo ez duten hainbeste jende dago. Portobello Road-eko biztanleen mosaikoa, blogger bakartiak, unibertsitateko irakasleak, paperik gabeko etorkinak, aktibista, artista eta rock musikari belaunaldi ezberdinak eta hainbat gazte –ikasleak, errebeldeak, gizarte mugimenduetako kideak. Guztiek David haien bizitzetako parte zela sentitzen dute eta hainbatek haren lana jarraitu eta harengandik hurbil jarraitu nahi dute. 50.000 anai-arreba eta 200.000 lagun min izango balitu bezalaxe da, eta horregatik David-en omenezko ihauteriak harengandik ertu sentitzen jarraitu nahi duen gutariko edozeinentzako (edonon dagoela) espazio bat ireki nahi du.

Venezian hil zen, askotan bisitatzen zuen hirian. David-ek aukera zuen guztietan mozorrotzea maite zuen. Bisita guztietatik veneziar maskarak eta mozorroak ekartzen zituen. Turistentzako ikuskizun hutsa bilakatu aurretik, Veneziako Ihauteriak demokrazia erradikalerako espazio politiko bat ziren. Ihauterian zehar ez zegoen ez beltzik, ez zuririk, ez zaharrik, ez gazterik, ez ederrik, ez itsusirik, ez txirorik, ez aberatsik. Edonor maskara bat zen.

Bera, 90eko eta ondorengo hamarkadetako mugimendu antikapitalistetako parte izanik, ihauteri baten eta matxinada baten arteko antzekotasun ukaezinen jakitun zen. Orain juxtu 9 urte ain zuzen, irailaren 17an gonbidapen bati erantzun eman zitzaion eta mugimendu bat jaio zen. Gonbidapenak hauxe bakarrik zioen:”Wall Street Okupatu- kanpain denda bat ekarri”. David erantzun zuten ehunka pertsonetako beste bat izan zen eta gerokoak historia dira. Gaur zu(ek), zaude(te)nean zaude(te)la, urriaren 11 igandean Davide-en omenezko ihauteri bat antolatzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.

Occupy mugimenduaren mikrofono irekiaren printzipioan oinarrituta, zu(r)en ihauterian jendeari hitz egiteko eta ideiak partekatzeko aukera emateko eskatu nahi dizu(e)gu. Asanblada hauek Davide-en bizitzan eta hitzetan zein gaur hasten den etorkizunean hoiek gorpuzteko aukeran iradoki daitezke- “dagoeneko aske izango bazinete lez bizi”- David-ek esango luke.

Etxean bakarrik bazaude eta haren lanetako pasarterik gogokoena irakurri nahi baldinn baduzu, edo kaleak asanblada jendetsuekin bete nahi dituen aktibista(k) bazara(te), mintegi batetan dauden akademiko taldea bat bazarete edo lehen lerroan dauden borrokalariak; etxe okupatu batetan zein ikerketa antropologikorako bidai batetan, protesta kanpaldi batetan edo museoan, edozein tokitan oroimen-ihauteria antolatu dezakezu. Arau xume bakarra dago:”maskara bat jantzi” (Covid estilokoa baino ihauteri estilokoa noski).

Dagoeneko dozenaka ekitaldien planak abian daude, New Yorkeko Zuccotti Park-en, Rojava-n, ZADean, Korena, Austrian, Berlinen, Londresen. Ekimenen bat antolatzeko asmorik baldin baduzu(e) posta elektroniko bat bidaliguzu(e) zer eta non aipatuz, sarean jendeari jakinarazi diezaiogun. Oroimen ihauterien online streaming bat prestatzeko asmoa dugu nahiz eta zehaztasunak oraindik ezin ditugun argitu.

E-maila: carnival4david@riseup.net

Zuekin doluan eta antolaketan

Nika eta lagunak